XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere marrazkirik berezienak: Puerto de San Sebastián; eta Curso del Urola izan ziran.

Eta bere margozkirik bikaiñenak: Una dama en su tocador; Antes de la Función; Origen de la independencia de Castilla eta Apunte para un cuadro.

ALBERDI, AITA ETA SEMEA

Gizaldi berean, aldi bat geroztik, margolari azkoitiarren artean, leku on bana berenganatuz, Alberdi aita-semeak nabarmentzen dira (38) Azkoitiar bi margolari oen berriak, aoz-ao, Uria`tar Juan Iñazio`rengandik jaso nituan.

Oen margozkiak, Azkoitia`ko etxe batzuetan ba-dira, adibidez, Yrizar-darren etxean, Uria`tar Trino`ren etxean eta abar.

IRURETA TA ALDALUR`TAR MARTIN

Irudizko margolaria.

Klasizismo-joerakoa.

Ez dira asko, Euskalerria`n, Alvarez Emparanza`k dionez (39), historia eta erlijioa pinta-gai harturik, jardun izan diran pintoreak, eta arrigarria da hau, benetan.

Historian zear gertatuak pintatzerik merezi bait-zuen; erlijio sena berriz, oso itsatsirik izan du erriak.

Halere oso gutxi dira bi gai hauek arturik pintatzeari ekin diotenak.

Egia, egi aundia, erti-idazlari ta kritiko aipatuak esaten duana.